BERRIAK

FEDAC eskola sare kataluniarreko irakasleak bisitan

HUHEZIk  TeamLabsekin batera, eskaintzen duen aditu tituluan ari diren irakasleak izan dira bisitan Gaztelupe eta Jose Arana guneetan.  FEDAC eskola sare kataluniarretik etorritako irakasleak beraien ikastetxean, berrikuntzarako dinamizatzaile/erraztaile rola betetzeko (Shakers deitzen dira) prestatzen ari dira.

Arizmendi ikastolan HH eta DBH 1en martxan ditugun berrikuntza egitasmoak, ERDU eta BATU bertatik bertara ezagutzeko aukera izan dute. Gaztelupeko geletan, testuinguru berritzailean nola jarduten duten azaldu dizkiete ikasleek.

Argazkiak.