
Astearte arratsaldean, Santa Teresa gunean, LHko familiek beraien seme alabek egunerokotasunean bizi dutena bizitzeko aukera izan zuten. Gai desberdinak landu zituzten elkarrekin eta hausnartzeko eta beraien ikaste-prozesuko garrantzitsuak izan daitezkeen gakoak identifikatzeko aukera izan zuten. Familia-irakasle talde polita batu zen eta oso aberasgarria izan zen. Familiek erakutsitako konpromisoa, ilusioa eta gogoa goraipatzekoa izan zen. Mila esker! Argazkiak.