
Ikasturte hasierako familiarizazio, mendi irteera eta ekintza bereziekin jarraitzen dugu gure Ikastolan!
Umezaintza gunean, HH urtebeteko haurrak pausoka-pausoka aurrera doaz. HH 5 urtekoak, berriz, zuhaitz motak bereizten eta hauei izenak jartzen ibili dira aste honetan.
Arimazubiko gunean, LH 1eko haurrak joan zen ostiralean Garagartzara egin zuten irteeratxoa. Eguna amaitzeko, Iturripen egin zituzten azken jolasak. LH 2koak, berriz, egun berean Kurtzetxikira joan ziren ospitale atzetik, eta bertan hamarretakoa jan ondoren, Bedoñatik bueltatu ziren Arrasatera. Bidean katagorriak, ikusi, makilekin jolastu eta lokatzetan gustura ibili ziren, naturaz gozatzen!
Olarte guneko HH 4 urtekoak, Santa Barbara parkean izan dira aste honetan. Bertan, bingo jolasa egin dute naturako elementuekin. Ederki pasatu zuten!
Jose Arana gunean, berriz, HH 4 eta HH 5 urtekoak eguraldi eguzkitsuak lagunduta, Dorletako parkera egin zuten txangoa. Eta gaur goizean bertan, depositu zaharrera joan dira, datorren ostegunean ospatuko duten ezkurtxo jairako ezkurrak jasotzera!