BERRIAK

Familiarizazio garaia Nabarten

Arimazubiko 3. ziklokoek Narbartera irteera egin zuten irailaren 23 eta 24an, familiarizazio ekintzen barruan. Bertan ekintza desberdinez gozatzeko aukera izan zuten gure gaztetxoek. Besteak beste, arroilak, ferrata bide txikia, rapel, zuhaitzen arteko soka zirkuituak etab. Etxera leher eginda iritsi baina esperientzia zoragarria bizi izan zuten! Argazkiak.