BERRIAK

Matrikulazio kanpaina abian da!

Urte berriarekin batera abiatu dugu gure ikastolara familia berriak erakartzeko 2022-2023 ikasturterako matrikulazio kanpaina,  “Ametsak biziz!” lemapean. 

Kanpainan zehar ikastolako ateak zabaldu, eta bertan bizi dugun testuinguru eta hezkuntza proiektua familia berriei azalduko dizkiegu. Horretarako ate ireki eta bisita pertsonalizatuak antolatu ditugu. Gaur arratsaldean Aretxabaletako Basabeazpin izango dira lehenengoak, eta bihar larunbata, berriz, Arrasateko Umezaintzan.

Zuen inguruan gure ikastola ezagutzea nahi duen inor ezagutu ezkero, hemen duzue ate ireki zein bisita pertsonalizatuetan izena emateko formulategiaren esteka: https://labur.eus/matrikula22.

Instagram, Facebook eta Twitterren @arizmendikastola kontuan ate irekiak iragartzeaz gain, guneen errealitatea erakusten duten bideoak argitaratzen ari gara. Izan duzue hauek ikusteko aukera? Jarrai gaitzazue!

Bestalde, aste honetatik aurrera, ERDU guneen sarreretan “Zer eskatzen diozu zure ametsetako ikastolari?” galderaren erantzunak jasotzeko kaxatxoak jarriko ditugu. Kaxa hauetan Ikastolako komunitatearen parte garenon, eta etorkizunean izango diren familien ametsak jaso nahi ditugu, guztion amets eta premiei erantzuten jarraitu nahi dugulako; amesten dugun pertsona eredu, komunitate eta ikastola, denon artean eraikitzen jarraitu nahi dugulako… Ametsak biziz!