
Ikasturtearekin batera batzuek eskolatzeari ekiten zioten orain hiru aste eta beste batzuk zikloz edo etapaz aldatu ziren. Berrikuntza edo aldaketa horiek guztiak ikasleek behar bezala, poliki eta ahalik eta erosoen bizi ditzaten familiarizazioa egitea garrantzitsutzat jotzen dute Ikastolako Haur eta Lehen Hezkuntzako irakasleek.
Hori horrela, ekintza plan bat prestatu ohi dute lehenengo bi edo hiru astetarako Lehen Hezkuntzan: jolas kooperatiboak, elkar ezagutzeko jarduerak… Prozesu horretan murgilduta izan dira etapa horretako ikasle eta irakasleak. Oporretatik bueltan, gainera, komeni da ohiko martxari pixkanaka heltzea.Almenekoek ikus-entzunezko honetan jaso dute prozesua; Santa Teresakoek eta Arimazubikoek, argazki bildumetan. Haur Hezkuntzakoek ere, betiere gurasoak lagun, astiro hasi ohi dira ikasturte berrian, bakoitzak bere erritmoari eutsiz.