BERRIAK

Ezkurtxo Mazmelan

Udazkenari ongietorria emateko, Ezkurtxo eguna ospatuko da zapatuan, beti moduan, urriko hirugarren astebukaeran. Aingeruguardako geltokian elkartuko dira 15:30ean eta autobusez joango dira Mazmelara. 

Eskoriatzako zazpi elizateak ezagutzeko ekimena izateaz batera, euskara eta irakurzaletasuna sustatzeko, familia eta lagun artean egun ona pasatzeko eta antzinako jolasak ezagutzeko helburuarekin antolatutako jaia da.

Aurtengoa XXI. edizioa izango da, eta Mazmelako elizaren inguruan egingo dituzte ekintzak. Taldeak egin ondoren ibilbide zirkular bat egingo dute, bertako inguruneak ezagutzeko. Ibilbidean zehar antzinako jolasak izango dituzte: goitiberak, eskiak, boluak, sokasaltoak…

Astean zehar Arizmendiko Jose Arana guneko haurrek maskarak egingo dituzte, eta Ezkurtxo abestia era ikasiko dute zapatuan denok batera kantatzen aritzeko: “Ezkur bat, ezkur bi; Udazkena etorri; Ezkur bat, ezkur bi; Saltoka zu ta ni; Aurtengo neguan; Edurra ugari; Ezkur bat, ezkur bi; Zuhaitzetik erori.

Guzti honetaz gain, aspaldiko kontu zaharrak entzuteko aukera izango dute gaztetxoek, eta ipuin kontaketa ere egongo da. Egunari amaiera emateko, berriz, bertaratzen diren guztientzako, momentuan egindako txokolate-jana izango da. Ikusi bideoa.