BERRIAK

Ezkurtxo eguna ospatu zuten atzo Jose Aranan

Urriko hirugarren larunbatean ospatu ohi dute Ezkurtxo eguna Eskoriatzan. Aurten, joan zen urtean bezala, pandemia egoera dela-eta, ohiko ospakizuna moldatu dute, eta atzo egin zuten Jose Aranako gunean bertan.  

Ezkurtxo egunaren helburua irakurzaletasuna eta euskalduntasuna bultzatu, eta Eskoriatzako elizateak ezagutzea da. Aurten, ordea, ez da elizateetara irteerarik egon, eta Jose Arana gunekoek soilik hartu dute parte festan. Hala ere, egitarau oparoa prestatu zuten egunaz gozatzeko:

4 eta 5 urtekoak:

Goizean:

9:30 – Jaiaren aurkezpena. Abestia abestu.

10:00 – Ipuin kontaketa.

10:30 – Jolasak: Zaku lasterketa, zapi jolasa.

11:15 – Txokolate ogitartekoa.

11:45 – Musika eta kilikiak.

Arratsaldean:

14:45 –  Altxorraren bila trikitilariekin.

2 eta 3 urtekoak:

Goizean:

9:30 – Jaiaren aurkezpena. Abestia abestu.

10:30 – Ipuin kontaketa.

10:45 – Txokolate ogitartekoa.

11:00 – Jolasak: Boloak, ezkurrak manipulatu, igelaren jolasa.

Arratsaldean: 

Kilikiekin jolastu.

Ezkurrakekin eskulanak.

Eguraldia lagun, primerako eguna pasatu zutela kontatu digute! Argazkiak.