BERRIAK

EYPn hiru ikasle eskualdekotik estatu mailakora
EYPko Donostiako taldea

Aurreko asteburuan, Gipuzkoako European Youth Parliament jardunaldietako saioan izan dira batxilergoko hamabi kide. Bada, hurrengo fasera joateko, espainiar estatukora, horietariko hiru ikasle sailkatu dira, Almeneko Nerea Fernandez de Antona, Asier Mongelos eta Lierni Castilla.

Ikasle horiek apirilean Gironan izango den National Sessionerako txartela lortu dute. Zorionak ikasle horiei eta baita beraiekin batera parte hartu duten Lide Crespo, Alex Benitez, Amaia Esperesate, Pablo Zapata, Itziar Ayerbe, Vera Garmendia, Josune Garay, Victor Garcia eta Judith Zubiari ere.

Europako Gazte Parlamentua edo EYP irabazi-asmorik gabeko erakunde bat da, Europako gazteen artean gai eta debate sozio-politiko eta kulturalak antolatzen dituena. Azken sei urteotan, EYPn parte hartu du ikastolak, ikasleentzat aukera bikaina delako ingelesez aritzeko eta eztabaida gaitasuna lantzeko, besteak beste. Asteburuan Donostiako Miramar Palazioan hamabi gazteek lan bikaina egin dutela adierazi dute eurekin batera izan dira June Anduaga, Mireia Muruamendiaraz eta Xabier Latorre irakasleek.

Argazkiak.