BERRIAK

EYPkoak Gasteizen asteburu osoa

Almeneko batxilergoko 1. mailako Estibaliz Benitez, Leire Garro, Kattalin Linazisoro, Amaia Rivera, Maren Seiler eta Maddi Urkia egon dira asteburuan, ostiraletik igandera, EYP eztabaidatan parte hartzen. Mireia Muruamendiaraz irakaslea izan dute lagun. Eztabaidak ingelesez izaten dira eta lege proposamenak defendatu behar izaten dituzte edo beste batzuen proposamenei kontrako argudioekin erantzun. Beste 5 ikastetxetako ikasleekin batera aritu dira lanean. 

Honi guztiari gehitu behar diogu, EYPren inguruko lanketa geletan ere egiten dela. Izan ere, aste honetan batxilergoko eremuetan dotore jantzita ikusi ditugu ikasleak Almenen bertan antolatutako eztabaidetan parte hartzeko prest. Ekitaldi ofizialean bezala, Almenen  ere epaimahaia egon da eztabaida moderatzen eta egindako proposamen, ekarpen eta argudioak baloratzen.

Honi guztiari gehitu behar diogu, EYPren inguruko lanketa geletan ere egiten dela. Izan ere, aste honetan batxilergoko eremuetan dotore jantzita ikusi ditugu ikasleak Almenen bertan antolatutako eztabaidetan parte hartzeko prest. Ekitaldi ofizialean bezala, Almenen  ere epaimahaia egon da eztabaida moderatzen eta egindako proposamen, ekarpen eta argudioak baloratzen. Epaimahaikideen artean irakasleez gain irakasle ohiak eta batxi 2ko ikasleak ere egon dira. Zehatzago esanda, iazko EYPn parte hartu zuten ikasle berberak, gainera.

Hemen partehartzaileei egindako elkarrizketa eta Gasteizko eta Almeneko saioetako argazkiak.