
EYPko eskualdeko saioen berri emango du bihar Debagoiena Zuzenean programak.
Larunbatean egin zen eskualdeko EYPko bigarren saioa Aretxabaletako Huhezi fakultatean, eta pozik atera ziren bertan parte hartu zuten ikasleak zein antolatze lanetan ibili zirenak. Lehenengoei dagokienez, taldea osatu zuten ikasleak honako hauek izan ziren: Laura Balanzategi, Jone Heriz, Kepa Urzela, Jon Lizarraga, Ainhoa Murillo eta Maider Azkarate izan ziren. Gaztelupeko batxilergoko ikasleak dira. Antolaketan, berriz, Iker Bengoetxea eta Irati Lopez jardun ziren eta laguntzaile, Ainhoa Gonzalez, Alaitz Gabilondo eta Mirian Goitia (bostak iritsi dira Europako kanporaketara).
Aurtengo taldeari egokitu zitzaion gaia izan zen Nola jokatu beharko luke Europar Batasunak independentzia lortu nahi duten herrialdeekin eta horrek sortu dituen egoerekin gaia egokitu zitzaion. Arratsaldez egin zuten aurkezpena eta defentsa argudioak erabili. Hemen GOINAk hartu zituen irudi batzuk eta Arizmendi Ikastolaren argazkiak.