BERRIAK

EUSPOT sari banaketaren ekitaldia

Atzo Aretxabaletako Arkupe Kultur Aretoan egindako EUSPOTeko sari banaketan bi sari jaso zituzten Arizmendi ikastolako ikasleek. Gazteen saria (18 urtetik beherakoak) Joanes Aranak, Erlantz Negrok eta Ugaitz Gruzteak irabazi zuten “Ez izan tuntuna, erosi Km0” bideoarekin eta aurten lehen aldiz ekitaldi ofizialean banatu den Arizmendi saria Leire Calvo, Lur Bengoa eta Nagore Garnateok eskuratu zuten “Etorkizunera begira lanagatik. 

Arrataldeko 7retan Eñaut Zubizarreta biolontxelista atxabaltarrak eman zion hasiera EUSPOTeko sari banaketako ekitaldiari. Jarraian, Ane Zuazubiskar kazetari eta bertsolariak aurkeztu zuen ekitaldia. Osasun protokoloak jarraituz Arkupeko aforo erdia bete ahal izan zen. EUSPOTeko finalistez gain aurtengo edizioko antolatzaile, laguntzaile eta babesleen ordezkariak ere egon ziren. 

Aurtengoan, hamargarrenez ospatu da EUSPOT lehiaketa eta hamargarrenez Arizmendi ikastola talde antolatzaileko kide izan da Arteman, Aretxabaletako Udala eta Mondragon Unibertsitatearekin batera. 

Jarraian EUSPOTeko irabazle guztiak:

Spotik onena / 1.000 euro

“Geroa ereiten” spota

Egilea: Iñigo Zapirain Garmendia (Idiazabal).

Publikoaren saria / 500 euro

“Nondik datorren jakin” spota

Egileak: Amaia Renobales Euba eta Iban Garcia Azpiazu (Durango eta Azkoitia).

Mondragon Unibertsitateko ikasleen spotik onena / 500 euro

“Nik ez ditut sustraiak moztuko” spota

Egileak: Sara Iriarte, Garaia Pagola, Danel Teran (Oñati).

Musika sinkronizazio onenaren saria / 300 euro

“Nondik datorren jakin” spota

Egileak: Amaia Renobales Euba eta Iban Garcia Azpiazu (Durango eta Azkoitia).

Gazteen saria (18 urtetik beherakoak) / 250 euro

Berdinketa egon denez, saria 2 partaideren artean banatu da:

“Ez izan tuntuna, erosi Km0” spota

Egileak: Ugaitz Gruceta, Erlantz Negro eta Joanes Arana (Arizmendi ikastola).

“Emakumeak  eta baserria” spota

Egilea: Kemen Virto (Etxalar).

Arizmendiko ikasleen spotik onena / 250 euro

“Etorkizunera begira” spota

Egileak: Lur Bengoa Zubizarreta, Nagore Garnateo Ignacio eta Leire Calvo Mendia (Arizmendi ikastola)

Informazio gehiago eta ekitaldiko argazkiak.