
Atzo izan zen EUSPOT lehiaketaren sari banaketa Aretxabaletako Arkupe Kultur Etxean. Aurten inoiz baino parte hartze handiagoa izan da. 18 urtetik gorakoen mailan 36 lan eta 18 urtetik beherakoenean 62, hauetatik 35 Arizmendi ikastolakoak. Edizio honetan ere Arizmendiko spotak sarituak izan dira. BHklip saria Oihan Loitik lortu du “Ez zaitez aldrebestu, mugitu eta bizi!” spotarekin eta musika sinkronizazio onenari saria Leire Lezetak, Garazi Iglesiasek eta Malen Juradok eskuratu dute “Irabaz ezazu partida!” spotarekin. Zorionak guztioi! EUSPOT sari banaketaren ekitaldia.