BERRIAK

Euspot lehiaketan, Gazte Saria Almeneko lau gazterentzat
Euspoteko Gazte Saria

Almeneko lau ikaslek jaso dute Euspot lehiaketako Gazte Saria 

Euskarazko Spot lehiaketaren laugarren edizioan Gazte Saria Almeneko DBHko laugarren mailako Ander Beitialarringoitiak, Lander Mediavillak, Asier Berezibarrek eta Mikel Zumaldek jaso dute. Aurkeztu ziren 35 lanetatik 22 finalisten artean Almeneko sei lan egon ziren, eta hain zuzen ere, horietako batek jaso du Gazte Saria. Berpiztu bizikleta lanagatik 250 euro jaso dute lau gazteek. Autoak eta pertsonak izan da aurtengo gaia.