BERRIAK

EUSPOT formazio saioak Batxikoekin

Gaur egin dira Euskarazko Spot Lehiaketaren lehenengo formazio saioak. Arteman komunikazio agentziakoek daramatzate EUSPOTeko ikus-entzunezkoak eta gaur Almeneko Batxilergoko ikasleekin elkartu dira.

Ordubeteko saio informatiboa eskaini diete ikasleei. Helburua gazteei sormenaren eta publizitatearen inguruan izan dezaketen sena sustatzea eta lehiaketan parte hartzera animatzera izan da. Oso aukera interesgarria da, gainera, lehiaketak jartzen duen “gaia” gazteen artean hausnartzeko. Aurtengo gaia “Jarduera fisikoaren onurak. Mugitu eta bizi!”  izango da.

Informazioa eta baldintzak azaltzeaz gain, publizitatearen inguruan hitz egin eta ideiak, ereduak eta kanpainak ikusi eta azaldu dizkiete. Hau guztia aurtengo gaiaren inguruko ideiak garatzen laguntzeko balio izango zaie. Argazkiak.