BERRIAK

EUSPOT euskarazko iragarkien lehiaketaren aurkezpena

Asteartean, otsailaren 4an, izan zen EUSPOT euskarazko iragarkien lehiaketaren aurkezpena Aretxabaletako Arkupen. Aurtengoa, jadanik, 9. edizioa izango da. “Zer dago janzten dugunaren atzean?” lelopean abiatu da aurtengo euskarazko spot lehiaketa eta aurkezpen ekitaldian izan dira ekimenaren sustatzaileak eta antolakuntza taldeko ordezkariak: Aretxabaletako Udala, Mondragon Unibertsitatea, Arizmendi Ikastola eta Arteman Komunikazioa. Informazio gehiago.