BERRIAK

Euskararen trataera, familiekin bileran

Gazteluondoko hainbat familia eta irakasle lantaldetan ari dira euskararen inguruan hausnartzen. Iazko martxoan abian jarritako ekimena,Gazteluondoko euskararen erabilera eta kalitatearen kezkak bultzatuta, bere fruituak ematen hasi da. Hiru lantalde antolatu dituzte:

1) Lehiaketak, txapelketak, jolasak.
2)Transmisioa nola egin?
3) Euskarazko bilduma.

Dagoeneko taldeak martxan daude eta  hau izan da egindako lehen saio. Dena den ateak irekita daude bertan parte hartzea nahi duten guztioi. Argazkiak.