
Aste honetan abiatu dira ikasleekin euskararen inguruko jarrerak lantzeko formazio saioak. Nerea Mendizabalek gidatu ditu saioak eta komunikazio ez-bortitzaren testuinguruan kokatzeko lanetan aritu dira Almeneko eta Gaztelupeko batxilergoko irakasleak.
Bestalde, Kutxa Fundazioak Euskararen Ginkana antolatu du. Euskararen Ginkana euskararekin eta euskaraz dibertitzeko lehiaketa da, hizkuntzarekiko jakin-mina eta irrika pizten duena.