
Aurtengoa bigarren denboraldia izan da Basabeazpin euskararen eguneko ekintzen artean hamar egunetako Kahoot-a antolatzen dutela. Bertan, egunero, Atxabalta, ikastola, euskara, toponimia, Euskal Herria, ospakizunak, gure pertsonaiak, korrika… Inguruko galderak erantzun behar izan dituzte komunitatea osatzen duten familiek.
Lehiaketa amaitu da aste honetan, eta badaukagu familia irabazlea; Azkarate-Bilbao familia hain zuzen ere. Beraiek izan dira 10 egunetan zehar, eta eguneroko hamar galderetatik, zuzen eta azkarren erantzun dutenak.
Zorionak familia! Eta eskerrik beroenak, lehiaketan parte hartu zenuten guztioi!