BERRIAK

Euskaraldiko materiala iraileko 3 egunetan salgai Arrasaten

2020ko azaroaren 20tik abenduaren 4ra egingo da Euskaraldian bigarren edizioa. Aurtengoa beraz, euskaraldi urtea daukagu. Hori dela eta, Euskaraldiak iraileko hiru egunetan jarriko du salgai bere materiala: nagusi zein haurrentzako kamisetak, sukaldatzeko mantalak, poltsak eta baita lanpasak ere. 

  • Irailak 11: 18:00etatik aurrera, Portaloian.
  • Irailak 18: 18:00etatik aurrera, Arbolapetan.
  • Irailak 25: 18:00etatik aurrera, Sebero Altube plazan.

Animatu eta jantzi euskara!!