BERRIAK

Euskaraldiaren inguruko formazio saioa Bazarako ikasleendako

Aste honetan Mari Karmen Arrieta eta Iker Agirre, Eskoriatzako eta Arrasateko Euskaraldiko koordinatzaileak, Arizmendin izan dira. Almeneko eta Gaztelupeko Bazara batzordeko ikasleei formazio saioa eman diete.

Zenbait dinamika eta tresna erabili dituzte, hizkuntza ohiturak nola eraldatu trebatzeko. Saio polita egin zuten denen artean. Dinamikoa, oso, eta interesgarri eta baliagarria ere bai. Argazkiak.