
Bazarako kideekin batera, Euskararen osasuna neurtu zuten batxilergoko ikasleak. Nerabeentzat ohikoak diren eremuak aztertu zituzten bertako euskararen erabilera zenbatekoa zen jakiteko.
DBHko geletan ere izan dira behaketak egiten eta datu hauekin, ikasleengana joango dira informazioa partekatzera, azken finean, hizkuntza ohituren aldaketan dago gakoa.
Eremu horiek identifikatu eta gero, Euskaraldiak irauten duen 11 egun hauetan, jolasaldietan euskal musika jarriko dute bozgorailuetan.
DBHko ikasleek, aldiz, Euskaraldian parte hartu ezin zezaketenez, beraien Euskaraldi propioa sortzea erabaki dute. Horretarako gunea apaindu eta Euskeraren inguruko lemak zabaltzeaz gain, konpromiso firme bat hartu dute: 11 egunez euskaraz egitea.
Ingurukoei ere gonbidapena luzatu diete: “Guk euskaraz, eta zuk?” Argazkiak.