BERRIAK

Euskaraldia, euskalduntasuna eta Bazara 

Iritsi da Euskaraldia, euskaraz bizitzeko eta gozatzeko garaia! EUSKALDUNTASUNA Arizmendi ikastolako pertsona-ereduaren ezaugarrietako bat da. Ikastola euskaraz sortutako eskola da, euskararena eta euskararentzat; herriarena herriarentzat. Hori guztia BAZARA batzordeak lantzen du, ikasle eta irakasleez osatutako foroa.

BAZARAko ikasleen batzordeek hainbat ekimen egiten dituzte gazteen euskararen erabilera areagotzeko. Horren erakusgarri, herriko euskara elkarteetako Mari Karmen Arrieta eta Eñaut Zubizarretaren eskutik Almenekoo batxilergoko batzordekideek jasotako formazio saioa. Nola ez, azken aste hauetan Euskaraldiaren inguruko ekintzak prestatzen aritu dira.

ARGAZKIAK.