EUSKARALDIKO HAMAIKA KONTU |
||
Irailaren 3an eman genuen lehenengo urratsa, ikastolako profesionalok Euskaraldiaren aurkezpena izan genuen Arimazubin. Gurekin izan ziren Eskoriatza, Aretxabaleta eta Arrasaten Euskaraldiaren koordinatzaileak diren Mari Carmen Arrieta, Larraitz Berezibar eta Iker Agirre. |
||
Irailaren 20an ireki zen Euskaraldian izena emateko epea; Belarriprest edo Ahobizi. Hemen ikusi dezakezue parte hartzearen datuak: bideoa. | ||
Gauza bat garbi genuen, Euskaraldia guztiona zela. Horregaitik gune bakoitzak hizki bat aukeratu eta EUSKARALDIA! osatu genuen. ![]() |
||
Azaroaren 12tik aurrera hasi ginen Ahobizi edo Belarriprest txapak jasotzen. Ordura arte Euskaraldiaren inguruan kontu asko entzunda genituen. Hemendik aurrera ukitu ere egin genezakeen Euskaraldia, sentitu. ![]() |
||
Azaroak 23. Guztiok txapak bularrean jarrita eman genion hasiera Euskaraldiari. Hamaika egun baino hamaika aldiz gehiago genuen aurretik. |
||
Eta heldu zen abenduaren 3a. Euskararen eguna, ikastolaren eguna. Ba ote dago Euskaraldia agurtzeko modu hoberik ? Edo beste modu baten esanda, ba ote dago Euskaraldiarekin jarraitzeko modu hoberik? Hamabigarrena, hamairugarrena…. |
||
ARGAZKI BILDUMAK | ||
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
||
BIDEOAK | ||
|
||
Esker ona Ahobizi eta Belarriprest guztioi. Orain gogoratu garrantzitsuena hamabigarrena, hamairugarrena… dela. |
OHARRA: Aurreko asteko Ikastolako Bizitzan agindu genuen bezala hemen batxi 1ekoek ikasbidairako egindako zozketaren zenbaki saritua: 0449. Ikusi bideoa. Zorionak sarituari!!