BERRIAK

Euskarabenturan parte hatzeko deialdia

Aste honetan Almeneko batxi1-eko ikaslea den Kattalin Linazisoro Euskarabentura espedizioa 2020 aurkezten aritu da DBH4ko ikasleen artean. Izan ere, Kattalinek iazko Euskarabenturan parte hartzeko aukera izan zuen; Jzioquitar bat gehiago izan zen gure Kattalin. Esperientzia paregabea izan zela ikusita bere ikaskideak animatu nahi izan ditu.

Euskarabenturan Euskal Herriko zazpi probintzietako gazteek hilabete pasatzen dute elkarrekin udaleku ibiltari berezi eta aberatsaren parte izanez. Giro euskaldun jator eta aberatsean!