BERRIAK

Euskara batuaren aldeko 8000 laguneko giza katean izan ziren gure Ikastolako 100 Bazarakide

Ostiralean egun berezia izan genuen Euskal Herriko ikastoletako kideok. Aurten KMK antolatzen ari den Oreretako Ikastolak bultzatuta, Euskara Batuari omenaldia egiteko giza katea antolatu zen, Euskaltzaindia eta Ikastolak Herriari ekimenekoekin batera. Errenteriatik Donostiara giza katean lotu ziren Euskal Herriko 7 herrialdeetatik etorritako 8000 ikasle inguru; gure ikastolatik 100 bat ikasle, Almen eta Gaztelupeko batxiko Bazarakideak hain zuzen ere. 

Horrelako ekimenetan sortzen den giroa paregabea izaten da. Osotasun baten parte izatearen sentsazioa bizi-bizi somatzen da. Eta osotasun hori, gure hizkuntza, kultura eta herria dela izanda, betetasun sentsazioa ere parte izaten da. Eta horrela bueltatu ziren gure ikasleak gure herrietara. Irudiak

Jarraian egunean grabatu zen bideoa.

Hemen Berrian argitaratu zen albistea.

Testua: Gaztelupe eta Almeneko taldeak.