BERRIAK

Euskal Herria Harrera Herria ekimena abiatuko dugu, Aranzadi eta Txantxiku Ikastolekin batera

Aranzadi, Txantxiku eta Arizmendi Ikastolak elkarlanean eta Irungo Harrera Sarea bidelagun dugularik, Euskal Herria Harrera Herria ekimena martxan jarri dugu, Euskal Herrira etortzen diren etorkinen errealitatera hurbiltzeko asmoz. Ekintza eta ekitaldi ezberdinak antolatuko ditugu martxoan zehar: Ikasleentzako Amets Arzallusen hitzaldia Bergaran eta Irungo Harrera Sarea bisitatzeko txangoa. Eta honetaz gain, herrira zabalik egongo den arropa eta telefono mugikor bilketa egingo da. 

Arropa eta telefono mugikor bilketari martxoaren 18an, larunbata, emango diogu hasiera, hiru herrietan antolatu ditugun ekitaldiekin. Arrasaten Seber Altube plazan izango da, goizeko 11:00ak eta 13:00ak bitartean. Helduentzako arropa (mendirako oinetakoak, mendirako txamarrak, mendirako prakak eta motxilak) eta telefono mugikorrak (posible bada, kargagailuarekin)  jasoko dira, eta jakin Ikastolako gune guztietan utzi ahal izango direla martxoak 20 eta 31 bitartean.