BERRIAK

Euskal Giroan Jolasean

Euskal Giroan Jolasean ekimenaren harira, azken aste honetan herri kirolen inguruko saioa izan dute DBH1.mailako ikasleek. Euskal Herriko Herri Kirol Federazioaren eskutik jaso dituzte saioak bai Almen eta baita Gaztelupe gunean ere. Baserriko lanetatik eratorritako jarduera hauen jatorrian sakontzeaz gain, froga desberdinetan jarduteko aukera izan dute gure ikasleek; hala nola, txinga eramatea, lokots bilketa, zaku eramatea eta giza froga. 

Argazkiak.