
Larunbat honetan, otsailaren 16an, izango da Euskadiko FLL txapelketa Gasteizko Europa Jauregian. Zenbaki borobila izango du edizio honek, hamargarrena. Arizmendi ikastolak bederatzigarrenez hartuko du parte. Aurtengoan DBH4tik 4 talde aurkeztuko dira, 2 Almenekoak eta beste 2 Gaztelupekoak, guztira 40 ikasle inguru. Irakurri gehiago.
Azken egunotan buru belarri ari dira Arizmendiko gazteak robotekin azken frogak egiten. Aurten, beste urte batzuetan bezala, teknologiakoa irakasleak ez ezik, kanpoko laguntzaileak ere izan dituzte, hala nola MUko Mondragon Goi Eskola Politeknikoan diharduten Robotika eta Automatizazioko ikerlariak. Ezinezkoa izango zen proiektu hau aurrera ateratzea Mondragon Unibertsitateak (batez ere Robotika eta Automatizazio sailak) eta Ikerlanek ematen duten laguntza tekniko eta ekonomiko barik.
Larunbatean parte hartuko duten taldeak abenduan egindako barne txapelketan sailkatutakoak dira.Taldeetako arduradunak eta partaideak:
ALMEN GUNEA
Arduradunak: Ibone Arejolaleibar eta Ziortza Agirreurreta
ARIZMENDI MU1 | ARIZMENDI MU2 |
Ekhi Balantzategi Lide Agirre Maddi Urkia Kattalin Linazisoro Enaitz Garai Xabat Etxebarria Leire Garro Malen Basabe Maialen Diez Oihane Leibar |
Ainhoa Loiti Arkaitz Kerejeta Maddi Manzano Esti Benitez Amaia Rivera Uxue Morales Jon Razkin Julen Gabilondo Nerea Pagalday |
GAZTELUPE GUNEA
Arduradunak: Mikel Egiguren, Aitor Ziardegi eta Iñaki Agirrebengoa.
ARIZMENDI IKERLAN1 | ARIZMENDI IKERLAN2 |
Naroa Agirre Larrañaga Goizane Agirregomezkorta Belinchon Jone Axpe Rojasa Uxue Azkue Muxika Maialen Sampedro Elorza Unax Iñarra Mendizabal Ibai Etxebeste Rodrigo Nahia Arnaiz Tebar Amalur Arizabaleta Rodriguez Oihan Loiti Iraola |
Naroa Bergaretxe Valeria Azurmendi Itziar Cid Ane Iria Miren Iturbe Irati Larrinaga Jokin Garitano Jonay Guardo Urko Rodriguez Andoni Etxebarria |
FIRST LEGO League programak gazteak modu dibertigarrian zientzia, teknologia, ingeniaritza eta matematiketara (STEM) hurbildu nahi ditu. Parte hartzaileek ideiak sortu, arazoak konpondu eta erronkak gainditu beharko dituzte eta honek guztiek teknologiaren erabileran trebatzeko aukera emanen die. Programa honen oinarrian hainbat balore daude: ideia berrien esplorazioa, trebakuntza, berrikuntza, ideien gizarte-inpaktua, taldearen barne sentitzea eta nola ez, kide guztiek dibertimendua lanketa egiten den bitartean.
Aurtengo honetan 40 ikastetxe baino gehiagok hartuko dute parte. Guztira, Gipuzkoa, Bizkaia eta Arabatik etorritako 1.200 ikasle inguru elkartuko dira larunbatean. Irailetik ari dira egun honetarako prestatzen. Aurtengo gaia INTO ORBIT da, alegia espazioan dauden arazoak identifikatu eta arazo horren aurrean irtenbide berritzaile bat proposatzea da.
Proiektuak, talde lanean egiten dena, urtero bezala, 3 lan eremu izango ditu:
- Proiektu zientifikoa, ikasleek planteatzen den gaiari lotutako arazo bat aztertu eta irtenbide bat proposatzen dutena.
- Proiektu teknikoa, talde bakoitzak beren lanak egiteko jarraitu dituen pausoak deskribatzen dituena eta izan dituzten arazoak, irtenbideak, egoerak, harremanak…azaltzen dituena.
- Robotaren proba, non mahai baten gainean muntatutako “zirkuitu” batean, planteatzen diren ahalik eta eginkizun edo misio gehien gauzatu behar dituztenak 2 min 30 segundotan, non puntuazio bat lortzen duten.