BERRIAK

Etorkizuneko zuzendaritza taldea?

Duela aste batzuk eskutitz bitxia jaso zuen J.Iñaki Etxezarretak, zuzendari nagusiak. Gazteluondoko 6. mailako 6 ikaslek sinatuta zegoen eskutitza. Bertan, munduko biztanleek baliabide berdinak dituzten ikertzen ari direla eta zuzendariarekin egoteko hitzordua eskatzen zuten.

Baita lortu ere. Solasaldi polita izan zuen seikoteak zuzendariarekin. Epe motzean ikasleen oporrak luzatzeko erabakia hartzen badu ikastolak, badakigu ze mahaietan negoziatu zen. Argazkiak.