BERRIAK

Kulturartekoasunarekin lotutako ekimenak

Amaitu berri duten Kultuartekotasunaren proiektuarekin lotuta hainbat proiektu ekoiztu dituzte batxi 1ekoek. Gaztelupekoek etorkinen inklusioan eragiteko Etorkinak Euskal Herrian erreportajea sortu dute eta Almenekoek Munduko Jolasak ekimena egin dute Eskoriatzako plazan. 

Etorkinak Euskal Herrian erreportajean etorkinen egungo egoera aztertu dute, horretarako ikuspuntu desberdinak ezagutu dituzte elkarrizketen bidez.  Hasteko, Arrasateko Udalean aniztasun teknikaria den Tamara Perez elkarrizketatu dute udalaren ikuspuntua ezagutzeko. Bestalde, beste herrialde batetik etorri diren etorkinekin bildu dira beraien iritzia jasotzeko. Amaitzeko etorkinen inklusioa bultzatzen duen familia baten etxera joan dira beraien esperientzia eta burutzen duten ekintza ezagutzera. Bideoa.

Almenekoek, azaroaren 7an, Munduko Jolasak ekimena aurkeztu zuten Eskoriatzako plazan.  Pasa den astean ikasle talde bat herriko dendariei eskugida bat banatzen ikusi bagenuen, atzo beste ikasle talde batek Munduko Jolasak ekimena egin zuen Eskoriatzan. Gustura aritu ziren eta giroa ere bikaina izan zen. Bejondeizuela Endika, Leire, Maddi eta Aner, ekimen eder honengatik!! Argazkiak.