
DBH 2koek ikasturteko bigarren PROIa amaitu zuten azken ekoizpena jendaurrean aurkeztuz. “Eta sar dadila kalabazan” izan da PROIaren izenburua, eta ondorengoa, galdera gidaria: “Nola lagundu diezaiokegu euskarari datozen garaietara moldatzen?”
Lehenik, euskarak historiako etapetan bizirik nola iraun duen aztertu zuten ikasleek eta ostean, norberak testuinguru horretan izan dezakeen eraginaren inguruan hausnartu zuten. Bukatzeko, Euskararen Egunaren harira, DBHko lehenengo mailakoei aurkezteko kultur ekintza bat antolatu behar izan zuten taldeka, dantza, olerkia, musika eta arte sorkuntza uztartuz. Hemen Almen guneko ikasleen argazkiak.