
DBH 2ko ikasleak “Eta sar dadila kalabazan” ikasturteko 2. PROIarekin ari dira buru belarri. Proiektuaren galdera gidaria “Nola lagundu diezaiokegu euskarari datozen garaietara moldatzen?” izanik, euskarak historian zehar bizirik nola iraun duen aztertu dute ikasleek eta ondoren, norberak testuinguru horretan izan dezakeen eraginaren inguruan hausnartu dute.
Honekin lotuta, joan zen asteazkenean, urriaren 26an, Gazteluondoko DBH 2ko ikasle eta irakasleak proiektuari sarrera ematen dion inpaktua Arrasateko kaleetara eraman zuten; “Corriendo 2022”, gaztelaniaren aldeko ekimena, hain zuzen ere. Helburua, ikasleengan aurkako efektua sortzea izan zen eta ondoren sentitu zutena ikasgelan besteekin partekatzea eta hausnarketa egitea.
Urteak urte eta aldarriak aldarri, “Hitzekin!”, ekintzekin! Tipi-tapa! Egunez egun eta hitza ahoan, herri euskaldun baten alde lan egitearen konpromisoarekin jarraituko dugu gure ikastoletan. Irudiak.