BERRIAK

“Estem amb vosaltres” lelopean, kale-agerraldia 

Gaur, urriaren 1eko erreferenduna egiteagatik preso dauden politikari katalanei ezarritako neurri gabeko zigorra salatzeko, errekreo garaian, kale agerraldia egin da Gaztelupen aurrealdean.  Batxilergoko ikasleek egindako deialdian, guneko ikasleak, irakasleak eta langileak hartu dute parte. “Estem amb vosaltres” leloa jarraitu dute Gaztelupeko gazteek gune osoari zabaldutako deialdian.