BERRIAK

Eskubide urratzeak lantzeko PROIa Gaztelupen

Arlo komunak abiapuntu bezala hartuta, Gaztelupeko batxi 1eko ikasleak Zubiak izeneko PROIa lantzen ibili dira aste hauetan. “Zer egin dezakegu kulturaren ondorioz gure inguru anitzean urratzen diren eskubideak bistaratzeko, eta horien aurrean eragiteko?” galdera gidariaren inguruan hausnarketa eta ikerketa abiatu dituzte ikasleek. Gainera, beraiek aukeratutako eskubide urraketen inguruko lanketa egin, deenon artean bat aukeratu eta eztabaida-saio bat sortu dute, DBH 3 eta 4ko ikasleekin. Genero arrakala lan munduan, homofobia, arrazismoa… izan dituzte hizpide.  Argazkiak.