
Mugikortasun Astea gosari erraldoiarekin amaitu zuten ostiralean Almenen. Aste osoan zehar kotxez joateari uko eginez txirrinduz eta patinetez hurbildu ziren ikasleak Almenera.
Mugikortasun Astean Almenera patinetez edo txirrinduz hurbildu zirenentzako gosari erraldoia egin zen ostiralean Eskoriatzako Udalaren ekimenez eta Auzolagunek eskainita. Giro bikaina Ikastolako jantokian. Sabela bapo joan ziren, gero, ikasturte hasierako mendi irteerara.