BERRIAK

Eskoriatzako 23. Ferixie

Pasa den asteburuan ospatu zen urtero bezala Eskoitzako Ferixie. Aurten, 23. aldiz gainera. Eguraldi bikaina, giro ederra eta ikusi, erosi, dastatu eta probatzeko artisauen lan andana izan zuten eskura bertaratutakoak. Goizeko 9rak inguru eman zitzaion hasiera ferixari itxaflero jaurtiketarekin eta txistularien kalejirarekin. 

Goizeko 10:00etan ferixako postuak ireki ziren eta goizeko ekintzak bata bestearen atzetik jarri ziren martxan: txorimalo lehiaketa, gazta dastaketa, trikitilariak, puzgarriak, tailerrak, Almeneko ikasleen ikuskizuna, Eskoriatzako dantza taldea eta nola ez, indarrak berreskuratzeko talo goxoak eta edari freskagarriak.

Bazkal aurretik sari banaketa. Postu dotoreenari Lourdes Martinezek lortu zuen, artisau postuari bustingintza tailerrak eta baserritar postuari Asier Sagastak. Txorimalo lehiaketan txorimalo berezienari saria “Rubik Kuboa” (Ane, Olatz, Aiane, Ilargi eta Uxue), nagusien laguntzarekin egindakoa “Mari Domingi” (Nahia, Haizea, Maia, Haizea eta Itziar) eta laguntza gabe “Santatxori” (Udane, Ainhoa eta Alazne). Gazta lehiaketako irabazlea Jesus Etxabe izan zen, Muxibar baserrikoa.

Momentu hunkigarriak ere bizi izan genituen ferixan. Bi omenaldi egin ziren, lehena Maximo Iñurrategi zenari, urtero-urtero egoten zen Ferixan, artilea lantzen. Bere emaztea Isabelek jaso zuen oroigarria. Bigarrena Eskoriatzako talogileei. Urteak joan urteak etorri euren esperientzia eta ilusioa danon eskura jartzen jarraitzen dute. Asun Garaiek jaso zuen oroigarria.

Errifaren zozketa ere egin zen. Zenbaki sarituak:

  • Lehenengo saria 1773 zenbakia
  • Bigarren saria 2580

Ordezko zenbakiak 1169 eta 3204.

Bazkal ordua etorri zen “zuk ekarri zuk jan”. Giro ederrean igaro zuten arratsaldeko lehenengo orduak. Jendea poliki-poliki motorrak berotzen txapel jaurtiketari begira. Parte hartzaile ugari aurtengoan, bai gizonezkoak eta baita emakumezkoak ere.

Kaleetatik zehar kantu poteoarekin amaitu zuten ferixie. Mila esker guztioi zuen laguntzagatik!. Argazkiak eta bideoa.