
Ikastolako eskolaz kanpoko ekintzen eskaintza polita izango dugu aurtengo ikasturtean ere, Haur Hezkuntzatik hasi eta DBH arte. Izen-ematea aste honetan zabaldu da.
Haur Hezkuntzako neska mutikoentzat patinajea, abesbatza, pandero, sukaldaritza, euskal dantzak, kirol jolasak eta zumbako tailerrak izango dira. Nagusiagoenentzat, berriz, Robotika, street dance, abesbatza, antzerkia, erritmika saioak, chi kung – mindfulness – meditazioa, aire akrobaziak eta zura lantzeko tailerrak eskainiko dira. Arizmendi Kirol elkarteak ere urtero legez eskaintza zabala luzatu du; igeriketa, boleibola, futbola, areto futbola eta pilota izango dira aurtengoan. Leintz Eskola Kirolak (LEK), berriz, 6-8 urte bitarteko neska-mutikoentzat jolasez osatutako Jolashezi programa prestatu du; 8-12 urtekoentzat, beraiei egokitutako kirol aniztasuna bultzatzen duen programa; eta DBHkoentzat, urte guztian zehar kirol batean parte hartzeko aukera eskainiko du, bailarako taldeekin elkarlanean (eskubaloia, igeriketa, espining eta zumba).
Jarraian eskaintzen katalogoak: LH ARRASATE EUS, LH ALMEN EUS, DBH ARRASATE EUS, DBH ALMEN EUS.