BERRIAK

Eskolarteko Abesbatzen Topaketa

Bihar, arratsaldeko 5etan, Eskolarteko Abesbatzen 31. Topaketa izango da Amaia Antzokian. Aurtengoan, bost talde izango dira, 4 Arizmendi ikastolakoak eta beste bat Oñatiko ikastetxeak osatutakoa.

Arizmenditik Uribarrikoak (HH) Ainhoa Lazkanorekin, Almenekoak (LH) Eli Berridirekin, Gazteluondokoak (LH) Ainara Korabarriarekin eta Almen-Gaztelupe (DBH eta Batxi) Rakel Murgiondorekin arituko dira kantuan. Oñatikoak (LH) Aitor Garitanorekin etorriko dira. Ekitaldiari amaiera emateko talde guztiak elkarrekin abestuko dute. Aurtengo gaia, Bizitza, Kantuz bizi naiz eta izango da. Batzen den dirua Von Hippel Lindau gaixotasuna ikerkuntza sustatzeko xedea duen Sendabide elkartearentzat izango da. Programa eta kartela.