BERRIAK

Eskolarteko Abesbatzen Topaketa larunbatean, Amaia Antzokian
2015eko abesbatzen topaketa

Amaia Udal Antzokian elkartuko dira aurten ere abesbatzen topaketan parte hartuko duten zazpi taldeak. Horietako lau Arizmendi Ikastolakoak izango dira eta gainerako hirurak, Oñatikoak. Arizmendi Ikastolaren aldetik, Santa Teresa, Arimazubi, Almen eta Gaztelupeko ordezkariak izango dira, eta Oñatitik Urgain Eskola, Txantxiku Ikastola eta Elkar hezi ikastetxea. Juantxo Zeberio piano jotzaileak eta Musikari taldeak lagunduta ospatuko da aurtengoa. Joan zen ostiralean egin zuten kantariek entsegu orokorra, eta J. Zeberio piano-jotzailea ere bertan izan zen. 28. aldia da. Egitaraua.