
Aurreko edizioetan bezala, larunbat honetan bete egin zen Amaia Antzokia Arizmendi ikastolak antolatutako Eskolarteko Abesbatzen 31. Topaketa ikusteko. Guztira izan genuen: musika, umorea, koreografiak, raperoakā¦
Arratsaldeko 5etan aretoko argiak itzali eta Amaia Antzokiko pantaila handian Peru Arrese, Gazteluondoko ikaslea, eta Txomin Maidagan, Gaztelupekoa, agertu ziren ekitaldiari hasiera emateko. Tarteka ekitaldia eten eta umore puntua eman zioten ikuskizunari. Aurkezle lanetan Ohian Loiti, Gaztelupekoa. Ederto baino hobeto gidatu zuen emanaldia.
Von Hippel Lindau gaixotasuna ikerkuntza sustatzeko xedea duen Sendabide elkarteko ordezkaria den Ohiana Garcia ere bertan izan zen. Batutako dirua eurentzat izan da aurtengoan eta Sendabide elkartearen izenean eskerrak eman zizkien bertaratutako guztiei eta baita Arizmendi ikastolari ere.
Baina protagonista nagusiak 5 abesbatzak osatzen zituzten 205 kantariak, 5 zuzendariek eta instrumentu jotzaileak izan ziren. Amaieran denok batera Eskerrak bizitzari abestu zuten Iraitz Agirre ahotsean, Olatz Urkia gitarran eta Ainara Kortabarria kajan. Ederra izan zen eman zuten ikuskizuna. Zorionak guztioi!! Argazkiak eta bideoak.