BERRIAK

“Eskola Pia”koak Arizmendi ikastolan

Kataluniako Escola Pia-ko ordezkariek Arizmendi ikastola bisitatu dute astelehen eta astearte honetan. Apirilean ikastolarekin batera “Bazen behin… bere burua ebaluatzen zuen ikasle bat”  webinarrean parte hartu zuten eta Arizmendi ikastola ezagutzeko gogoa piztu zitzaien.

Berrikuntza taldeko 5 kide etorri ziren, beren eskola-sare osoan ardura dituztenak, eta Arizmendi ikastola garatzen ari den eraldaketa-prototipoa eta proiektu pedagogikoa ezagutzeko aukera izan zuten. Ikasleak PROIak egiten ari zirela aprobetxatuz, DBHko 1. mailako gelak bisitatu zituzten eta ikasleekin sentsazioak partekatzeko aukera izan zuten.

Argazkiak.