
Aurreko ostiralean, Arimazubi gunean, KIVA eguna ospatu zuten. Baita giro ederrean ospatu ere! Finlandian garatu eta arrakasta handiz txertatu duten eskola jazarpenaren aurkako programa da KiVa. Egunari hasiera abestia entzunez eta abestuz eman zioten, ondoren talde bakoitzak bere pankarta prestatu zuen eta jolasteko tartea hartu ondoren, denok jolastokian elkartu ziren egindako lanak elkarri erakusteko, argazkiak ateratzeko eta azkenik paretetan itsasteko. Egun bikaina pasa zuten. Argazkiak.