BERRIAK

Eskola hiztun bila jardunaldiak, ikastetxeetan euskararen normalizazioa bultzatzeko

“Egindakotik ikasten, etorkizuna euskaraz ardazten” izenburupean antolatu dira 25. Eskola Hiztun bila jardunaldiak ikastetxeetan euskararen normalizazioa bultzatzeko helburuarekin.

Denbora da Arizmendi Ikastolako profesionalok jardunaldi hauetan parte hartzen dugula, eta aurtengoan ere, urriaren 27an eta 28an, Aitor Elizaran Eguidazu, Marije Isasmendi Azpiazu, Miren Arietaleanizbeaskoa Marradon, Lorea Galiot Iglesias, Jokin Mendizabal Aguirre eta Maite Otxandiano Madinabeitia irakasleak bertan egon dira, hainbat esperientzia eta adituren testigantzak jasotzen. Argazkiak.