BERRIAK

Eskola Aldiriak egitasmoan, Almeneko proiektua
M. Beitiia Eskola Aldiriak aurkezten

Tabakalera hezkuntza lan-taldeak Eskola Aldiriak proiektua jarri du abian, aurten hirugarrenez. Proiektu kolaboratibo bat da, eskola, auzo edo hiriko espazioetan arte eta hezkuntza uztartzeko. Maiatzaren 11n, irakasle topaketak egin ziren, eta zazpi proiektu aurkeztu ziren. Horietako bat, Eskolen beharrak partekatuz, Almeneko Maite Beitia irakasleak aurkeztu zuen. Bada, oraintsu jakin da bi irabazleak zeintzuk diren (Donostia inguruko modalitatean eta bestea Gipuzkoa mailakoan). Azken horretan, Arizmendi Ikastolari eman diote aukera Almeneko eskola bidea proiektua garatzeko datorren ikasturtean.