BERRIAK

Eskertze bideoa auzoko danborradako partehartzaileei

Konturatu orduko, Musakola auzoko San Isidro jaiak igaro dira eta ikastolak bere aletxoa jarri du berriro. Ez da gauza bera izan, ezta erraza ere, baina irribarrea ere atera dute egoera berezi honen aurrean. Horregatik, Santa Teresakoek eskerrak eman nahi dizkiete auzoko danborradan parte hartu duten guztiei. Plazer bat izan da auzokide eta familiekin danborradan parte hartzea. Milesker eta besarkada bat! Bideoa.