BERRIAK

Eskerrik beroenak GOIAZ! Azokara gerturatu zareten guztioi!

Bi urteko etenaldiaren ostean, berriro ere Lanbide Heziketaren Azoka presentziala berreskuratu da. DBH eta batxilergoko ikasle, langabe eta prestakuntza bila dabilen edonorentzat zabalik egon da apirilaren 6 eta 7an. Debagoieneko Lanbide Heziketako ikastetxeon stand-ak bisitatu, gure eskaintzak gertutik ezagutu eta zalantzak argitzeko aukera paregabea izan da.

Arizmendi ikastolako Lanbide Heziketako lantaldea benetan eskertuta gaude, bertaratutakoek gure zikloen inguruan erakutsi duten interesagatik. Izan ere, jende pila bat gerturatu da azken asteetan ilusio eta gogoz prestatu dugun stand-a bisitatzera. 

Mila esker guztioi! Argazkiak eta bideoa.

Lanbide Heziketako taldea