
Almeneko ikasle talde bat Kilometroak festaren ERRONKAn izan zen igandean.
DBH 3. mailako bederatzi ikasle Usurbilen izan ziren igandean, Kilometroak Gipuzkoako ikastolen jaian, ERRONKA egitasmoan parte hartzen. Joannes Irizar eta Eli Berridi irakasleekin, euren “kapitainekin” osatu zuten taldea, eta hogei lehia-talde izan zituzten. Proba guztiak egin zituzten eta ederto pasatu zuten. Parte-hartzaileek proben ostean, Betagarri eta Hesian musika taldeen kontzertuak zuzenean ikusteko aukera izan zuten.
Arizmendi Ikastolak hirugarrenez izan du ordezkaritza jarduera horretan, izan ere, sortu zenetik urtero parte hartu izan du Almen eta Gaztelupe guneak txandaka arituz.