BERRIAK

Erronka giroa LHn: matematiketan

Dinamika interesgarria jarri dute martxan LH3ko irakasleek. Matematika manipulatiboen ildoari bete-betean heldu diote aurten. Iaz LH1 eta LH2 hasi ziren eta aurten Lh3k eman dio segida.

Horren harira, ikasleak biderketa taulak ikasten joateko jolasak sortu dituzte, esate baterako; astero ebazteko  erronka logiko/matematikoak ere jarri dizkiete ikasleei eskura, bakoitzaren ekarpenak jasoaz erantzuten joateko. LH 1 eta 2an ere, eragiketak eta zenbakikuntza modu manipiulatibo eta ludikoan garatzen ari dira. Ikasi eta ondo pasatu, batera! Argazkiak.