BERRIAK

Bitariko ikaskuntza: jarrera positiboa erronka berrien aurrean

Azken aste hauetan, Santa Teresako gunean, bitariko ikaskuntza izan dute hizpide. Esperientzia eta erronka berria izan da guztiontzat. Lehen Hezkuntzan jarri dute martxan, maila bakoitzeko beharrei erantzun egokiena emateko. Aste hauetan denetarik egin dute.

Ikasleak edozertarako gai direla konturatu dira: lan pertsonala, talde-lanak, aurkezpenak, sormena aktibatzeko uneak, talde-lanak… Oztopo guztien gainetik, Santa Teresako profesionalek proiektuan parte hartu duten guztien jarrera eta interesa goraipatu nahi izan dute. Argazkiak.